miércoles, 14 de enero de 2009

Betirocktb





EGILEAK: Maialen Monge, Joana Navas, Ane Galdos eta Itziar Markuleta


00:00 elkarrizketak eta erreportaiak: Atal honetan, rockarekin zerikusia duten taldeen erreportaiak eta elkarrizketak eskeiniko ditugu.
-Guns N’ Roses
-Sinkope
-Viñarock
1:36 Zinerock!: Kasu honetan, programa bat asmatu dugu, “zinerock!”. Bertan rockari buruzko filmak aurkituko dituzue.
-Grease
-Escuela de rock
5:18 Kontzertuak: Atal honetan marea eta extremoduroren kontzertuak izango dituzue ikusgai.
-Extremoduro kontzertua
-Marea kontzertua
6:55 Bideorock!: Azken atal honetan rockaren historian zehar egon diren talde garrantzitsuenen bideoak aurkeztuko ditugu.
-Bideoklipen espazioa



BIDEO ON-DEMAND


-Gure iragarkia
-Zinerock sarrera
-Extremoduro sarrera
-Marea sarrera
-Bideorock sarrera
-Sarrera bidoklipak 1 (10 bideoklip)
-Sarrera bideoklipak 2 (10 bideoklip)
-Sarrera bideoklipak 3 (10 bideoklip)
-Sarrera bideoklipak 4 (10 bideoklip)
-Sarrera bideoklipak 5 (10 bideoklip)
-Sarrera bideoklipak 6 (10 bideoklip)
-Sarrera bideoklipak 7 (10 bideoklip)

sábado, 27 de diciembre de 2008

NOR DA NOR?

Vladimir Zworykin

0. Errusian sortu zen, Murom hirian hain zuzen, 1899an; eta 1982an hil zen. AEBetan bizitza profesionala egin zuen asmatzaile honek Vladimir zeukan izena. Aditu askok diote bera izan zela telebista elektronikoaren eta bideoaren aita. 1923an, ikonoskopioa asmatu zuen, hau da, irudiak jasotzeko tutua. 1929an kineskopioa ere asmatu zuen. Westinghouse eta Radio Corporation of America (RCA) enpresetan lan egin zuen. II. Mundu Gerran AEBetako gobernurako aholkulari zientifikoa izan zen.

Ted Turner

1. CNN telebista kate ospetsuaren jabea eta gizon aberatsa. 1938. urtean sortu zen eta Robert Edward izena jarri zioten gurasoek. Familia aberats baten hirugarren pertsonaia ospetsua. 2002an, 9.300 milioi dolar galdu zituen AOL Time Warner enpresak kolapsoa eduki zuenean merkatuan. United Nations Foundation-i mila milioi dolar eman zion. Jane Fonda artistarekin egon zen ezkondurik.

Jose mari iriondo

2. Kazetari, idazle, telebistalari eta kultur eragile gipuzkoarra. Urrestillan jaioa, 1938an. Merkataritza ikasketak egin ostean, Loiolako Herri Irratian hasi zen esatari lanetan 1962tik 1982ra bitartean. Ez dok amairu taldearen sortzaileetarikoa eta ETBko erredaktore-burua 1983tik 1985ra. Euskaltzain urgazlea eta ETBko zuzendari eta programazio-buru ohia izan zen. Liburu batzuen idazlea: Noiz amatxo? eta Euskal dantzak, kasurako.

Ramón Labayen

3. Euskal Telebistaren proiektua pertsonaia honek burutu zuen. Tolosan jaio zen 1928an eta aita idazle ospetsua izan zen Tolosako alkatea eta EAJkidea izateaz gain. Bere ekimenez ETBz gain, HABE, Euskadi Irratia eta Euskadiko Orkestra sinfonikoa ere sortu ziren.

KONTZEPTUAK

Jirafa
Telebistaren alorrean erabiltzen den hitza beso artikulatu moduko tresna bat izendatzeko, hots, mikrofonoa daraman besoa mikroa bera esatariengandik ahalik eta hurbilen ipintzeko iruditik landa utziz.

jingle-a
Ingelesezko hitza, irratian erabilia eta publizitate doinu arrakastatsuak izendatzeko erabili ohi dena.

Klaketa
Telebistan eta zinemagintzan erabiltzen den terminoa arbel txiki bat (zurezko listoi txikerra daukana) izendatzeko. Irudiak eta soinuak sinkronizatzeko erabiltzen da arbelezko tresna hori.

klimaxa
Narrazio baten une gorena (dela irratsaio batena, dela telesaio batena) izendatzeko erabiltzen den terminoa.

Bitakora
Iberoamerikan erabiltzen den hitza berriemaileentzako eskuliburuak izendatzeko.


Close up-a
Telebistan eta zinemagintzan erabiltzen den hitza esatari edo aktore baten lehen planoa izendatzeko (sorbaldarainokoa) edo lehen-lehen planoa adierazteko.

Dolly-a
Karro batean ezarrita doan garabi txikia, telebista estudioetan erabiltzen dena kamerak leku batetik bestera eramateko. Estudio bakoitzean hiru kamera egon ohi dira eta horietariko batek hain zuzen tresa hau darama.

Telepromterra
Telebista platoan testuak seinalatzeko sistema digitala. Telebista kameraren ondoan kokatzen da pantaila, esatariak pantailara begiratzen duenean testua irakur dezan, era horretan begirada aurrera zuzenduz eta tinkotuz.

Ekoizpena
Irratsaio edo telesaio bat egiteko behar diren baliabide finantziero, material eta juridikoez arduratzea.

jueves, 11 de diciembre de 2008

miércoles, 10 de diciembre de 2008

martes, 28 de octubre de 2008

tOp 7!

>Eitb (www.eitb.com)
Euskal irrati eta telebistari buruzko web gunea dugu hau. Bertan hauen programazioa ikus dezakegu baita hainbat bideo eta programa ere.

>Youtube (www.youtube.com)
Web gune honetan edozein lekutako jendeak jarri dituen hainbat bideo ikus daiteke baita zuk zureak sartu ere.

>Google/ Google video (www.google.com / video.google.com)
Biak jarri ditut, alde batetik google bilatzaile moduan sarritan erabiltzen dugulako eta bestea videoak ikusteko balio duelako eta irakasgai hontan erabilgarria izango delako.

>Softonic (www.softonic.com)
Web gune honetan edozein motatako programak jaitsi ditzakezu dohain edota beste hainbat modutan.

>Jango (www.jango.com)
Irratia entzuteko web gunea dugu hau. Jangoren bitartez nahi duzun artistaren musika entzun dezakezu.

>Wixi (www.wixi.com)
WEb guen honen bidez eskritorio multimedia bat daukazu zure musika eta bideoak nahasteko.

> Splitcam (www.splitcamera.com)
zure web kamerarekin edo bideokamera bategaz bideoak egiteko eta aldi berean gauza baten baino gehiagotan erabil ahal izateko.

tOp 7!